Baina Euskal Telebista bere hazkundea nolakoa izan zan ohartzeaz beste hainbat kate egitea erabaki eben:
-ETB Sat: 2001ean egiñikoa, Canal Plus-etik Espainia osora transmititzeko, eta baita gaur egungo Satelite Telebistan be aurkitu daiteke, Europan eta Amerikan. ETB Sat kate hau, Satelite telebistaren barnean sartu zanean, Amerikan egozan Euskaldunak, Euskal katea ikus dezaten egin eben. Kate hau, bai euskeraz bai igazteleraz transmititzen dabez beren programak; lehiaketak, kirolak, teleberria etab. ETB1 eta ETB2ren arteko nahasketa bat da.
-ETB barnean, irratia sartzea proposatu eben, 1998 an eta horrela egin eben. Euskal telebista, Euskal Irrati Telebista izatera pasatuko zan eta honek, zerbitzu publiko honi garrantzi handiagoa emango eutson. EITB siglekaz ezagutua hemendik aurrera.
-EITB tak, Yurretan daukan zentrutik egiten dau emisio guztiak, eta Yurretako zentru hau guztiz digitalizatua eta modernizatua dago, Euskal gizarteari Telebista eta Irrati zerbitzu ona eskaindu ahal izateko.
-EITBk, beste kate bat egin eben , 2008an, eta kate berri hau, aisialdirako, gazteriarentzako, erreportaiak jartzeko eta berriak kontatzeko bideratu egin da, TDT zerbitzuaren bidez. Kate hau, ETB3 da eta beren programazio osoa euskeraz transmititzen dau.
-EITBk, etorkizunerako planak daukaz, eta Alberto Suriok esan bezala, beste kate berri bat zabaltzeko ikerkuntzak egin dau, eta kate berri hau, gai tematiko eta kirolezkoak jorratuko dauz. Hala ere euskal gizartearen parte batek kate berri hau euskeraz izateko eskatu dau, kate berri hau gazteleraz izango denaren beldurrez, eta hainbat kanpainia egin dira hau eskatzeko.