lunes, 7 de febrero de 2011

Euskal Irrati Telebistaren eraketa:

1977ko ekainaren 15erako elekzioetan, EAJ alderdiak beren programa elektoralean irrati eta telebista publiko euskaldun baten eraketa proposatzen eben.1979ko Autonomia estatúan hau egiteko aukera eskeintzen eban, 1980an euskal parlamentua aukeratzeko eginiko elekzioetan, Carlos Garaikoetxeak, EITB eratzeko aurrerapausua eman eban, eta honen helburu nagusia, euskararen sustaketa eta normalizazioa zan. 1980an Bizkaiako aldundiak 53.000 m² erosi ebazan, Durangon, Yurretan hain zuzen be, eta urte horretan bertan hasi ziran, izango zan  Euskal Telebistaren egoitza eraikitzen .




Euskal telebista erakunde publiko honek beren eraketaren oinarritzen da 5/1982 ko maiatzaren 20 legean , euskal parlamentuak aprobatzen dauana ikus-entzunezko konpetentziei dagokio, Autonomia estatutuan agertzen dan legez, 19. Artikuluan. Hau egiten danean bakarrik Radio Television Española existitzen zan eta hau gauza berriztagarria zan. Momentu honetan negoziatzen ari zan autonomien telebistak eratu ahal izateko, baina ez zan eitb egiteko proposamena baino geroago egin, horregaitik izan harrigarria, jada lege hori existitu baino lehen proposatu egin zalako.  


Euskal telebista hasieran ETB1 kanala baino ez egoan martxan, baina gazteleraz subtitulatua,  1983an ETB1en programaketa normalizatu zanean eta modu erregularki ematen hasi zanean beste telebista kate bat egiteko proposamena egin zan, baina hau, gazteleraz izango zan ETB2a. Halanda be, ETB1en jarraituko zan euskaraz, kirolak eta programaketa infantila bertan telebisatuko zan.


1983. urtean bertan, Miramonen, Euskal Telebistako instalazioak hasi ziran egiten, 800m² bi platoekaz. Urte haietan, Euskal Telebista FORTA taldearen barnean sartzen da, FORTA, kate autonomikoez eratuta egoan, pelikulen etabarreko transmizioen eskubideak eukiteko kate hauek. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario